Tuesday, April 9, 2013

Kalifikazioak

Zuek niri bidalitako autokalifikaziotik abiatuta zehaztu ditut kalifikazioak. Lehenik eta behin, nota borobiltzen saiatu naiz. Adibidez, zuen proposamena 8,4 zenean, nik 8,5 jarri dut, edo zuen proposamena 8,1 zenean, nik 8 jarri dut. Baina, egokia iruditu zaidan neurrian, zuen kalifikaziotik ahal bezain hurbil gelditzen saiatu naiz. Nolanahi ere, kasu gutxi batzuetan dezimal txiki bat baino gehixeago aldatu dut kalifikazioa, bai gora bai behera. Eragozpenik baduzue, tutoretza orduetan etor zaitezkete (asteazkenetan 12:30-14:30 artean 3.27 bulegoan) edo nire email helbidera idatz dezakezue.

Esteka honetan aurkituko dituzue kalifikazioak

Friday, March 1, 2013

Wert erreforma. Deskalabru pedagogikoa


 Mikel Garcia
Argia, 2359. alea  (2013-03-03)

Eduki homogeneo eta zentralistetan oinarritutako curriculum espainiarra, ikasle “txarra” lehenbailehen antzeman eta alboratzen duen ibilbidea, ezagutza memoristiko eta akademikoa hobesten eta gaitasunak alboratzen dituen eredu ekonomizista. 180 graduko bira, murrizketez eta euskararen kalterako neurriz hornituta. Horra, PPren gehiengo absolutuak ahalbidetuta, Espainiako Estatuan ezarri nahi duten hezkuntza sistema. 

Tuesday, February 26, 2013

Egutegia


Martxoak 6 (asteazkena): tutoretza ordu presentzialak.

Martxoak 8 (ostirala, 9:00 arte): lan guztiak blogean argitaratu, gero nik baloratzeko eta zuei nire balorazioa helarazteko.

Martxoak 12 (asteartea): autokalifikazioak bidali.

Wednesday, February 20, 2013

Galderak

1) Umeak hizketan nola hasten diren azaltzeko hainbat teoria daude. Bideo honetan ikusten duzuena azaltzeko zer teoria da egokiena? Azaldu zuen erantzuna.

2) Bideo honetan ikusten duzuen irakaskuntza-ikaskuntza estrategiak jarraitzen al ditu ikuspegi komunikatiboaren irizpideak? Azaldu zuen erantzuna.

3) Bideo honetan ikusten duzuen irakaskuntza-ikaskuntza estrategiak jarraitzen al ditu hezkuntza dialogikoaren irizpideak? Azaldu zuen erantzuna.

Monday, February 11, 2013

Autokalifikazioa eta taldekideen partehartze mailaren balorazioa

Martxoaren 1erako (beranduenera) bidali behar didazue autokalifikazioa eta taldekideen balorazioa. Zehazki, hauxe egin behar duzue:

  • Taldeko lanetan taldekideek izan duten partehartze maila baloratu behar duzue.
  • Autokalifikazioa egin behar duzue.
  • Autokalifikazioaren zergatia azaldu behar duzue.

Horretarako, esteka honetan daukazue dokumentu eredua:

Autokalifikaziorako eta taldekideen partehartze maila baloratzeko dokumentu eredua